viernes, 30 de septiembre de 2011

ANEXIÑUA.

'Anexiñua', berriz ere arrakastatsu


2011-09-30 08:58:40 Txomin Madina

Atzo egin zuen antzerki emanaldia Olaitturri taldeak, eta eguzki gogorrak plaza bete betean jo arren, asko eta asko izan ziren emanaldia ikustera gerturatu ziren oñatiarrak.



Ez zen atzokoa izan Anexiñua antzezlanaren estreinaldia, 1981ean eta 2002an ere eroan zuten-eta agertokietara. Dena den, atzokoan ere piztu zuen interesa Inazio irizarrek eta Jerardo Elortzak idatzitako antzezlanak. 1845ean dago kokatuta gidoia, Oñati Gipuzkoan sartu ala ez erabakitzeko momentuan.



Eguzki gogorrak ez zituen atzera bota antzerkian parte-hartu zuten Olaitturri taldeko 60 bat oñatiarrak, eta azken hilabeteotan entseatutakoak ederki asko antzeztu zituzten auzotar, kaletar zein jauntxoen papera eginaz. Oñatiera jatorrean izan zen antzezlan osoa, eta jantziak ere, ondo zaindu eta aukeratutakoak izan ziren.

No hay comentarios:

Publicar un comentario