jueves, 1 de septiembre de 2011

Nabarralderen biltzarra Oñatiko Unibertsitatean



2011-08-31 11:07:20 Eneko Azkarate
Irailaren 16, 17 eta 18an Nabarraldek 1512ko Nafarroaren konkistaren inguruan antolatutako Euskal Herriko Historialarien biltzarraren bigarren edizioa egingo du Oñatiko Unibertsitatean. Goi mailako irakasle, historialari eta aditu taldea bilduko du Biltzarrak. Euskal lurraldeen eta Nafar estatuaren harreman historikoa aztertuko du, lurralde hauetako batzuek Albako dukearen inbasioan eta geroko gertaeretan jokatutako papera barne.

Eztabaida akademikoaz gain, biltzarraren antolatzaileek publikoari zabaldutako jarduerez beteriko egitaraua atondu dute, "gure iraganeko atal hau biztanleriaren artean zabaltzeko eta ezagutarazteko" asmoz.

Hala, unibertsitateko esparrutik kanpo, hainbat ekitaldi prestatu dituzte: Aitzorrotzeko Erdi Aroko gaztelura irteera, Iñaki Sagredo ikertzailearekin; eskulangintza azoka; Joseba Tapia trikitilariaren kontzertua zapatuan Gaztelekuan 20:00etan; hitzaldiak; Lope de Agirreri buruzko liburuaren aurkezpena etab.



Biltzarrean (eta Aitzorrotzerako irteeran) parte hartzeko izen-ematea Nabarralden egin daiteke.

No hay comentarios:

Publicar un comentario