miércoles, 23 de noviembre de 2011

G-PUNTUA

Bertsolari txapelketako finalerako autobusak Bertso Eskolakoekin
2011-11-23 17:45:00 Mireia Bikuña
Finala abenduaren 18an jokatuko da 16:30ean, baina Oñatiko Bertso Eskolakoek egun osoko irteera antolatu dute. 120 txartel ipini dituzte salgai kultura etxean 10 eurotan. Abenduaren 7ra arte erosi ahal izango dira –kultura etxea abenduaren 8an eta 9an itxita dago–.

Autobusa 11:00etan irtengo da postetxe aurreko geltokitik. Donostian, Kursaal parean geratu da. 15:00ak arte norberak gura duena egiteko denbora izango du. 16:30ean Ilunbeko finala ikusi ondoren, autobusa Oñatira itzuliko da.

Finaleko sarrerak
Bertso Eskolak antolatu duen autobusera txartelak ez ezik, finaleko sarrerak ere salgai daude kultura etxean, astelehenetik egubakoitzera 16:30etik 20:30era arte eta zapatuetan 10:00etatik 13:30era arte. Sarrera arruntak salduko dituzte bakarrik. Bazkideen sarrerak finalaurreko saioetan edo Internet bidez eros daitezke.

No hay comentarios:

Publicar un comentario