viernes, 4 de noviembre de 2011

Oñatiko Laburmetraien II.edizioa.


2011ko Azaroak 5ean izan zen Oñatiko Laburmetraien II.edizioa.

11 taldek parte hartu zuten 10 oñatikoak izan ziren eta 1 Eskoriatzakoa.

Antolakuntzak aurten emandako gaia "URA" izan zen eta era guztietako lanak ikusi genituen: drama, umorea, surealistak, musikalak, etab.

Aurtengo edizioan lan txukunak ikusi ahal izan genituen Zuazola institutoko aretora gerturatu ginen guztiok. Lan hauek ondorengo egunetan web orrialde honetan ikusgai izango dira.

Milesker epaimahai, parte-hartzaile eta proiekziora gerturatu zineten guztioi.



II. EDIZIOKO SARITUAK HAUEK IZAN ZIREN:

- 1 SARIA: BARATZEKO LAMIAK taldea" ZURE BILA" lanarekin.

- 2. SARIA: URTZI taldea " URA" lanarekin.

- 3.SARIA: GERO PENTSAUKU taldea "HIDROLEMIA" lanarekin.

- EPAIMAHAIAREN SARI BEREZIA: SATZ_85 taldea "TROSKAKO URA" lanarekin.

No hay comentarios:

Publicar un comentario