miércoles, 21 de diciembre de 2011

El precio justo

Zenbat balio du Txandaren erakusleiho honek?
2011-12-21 11:08:37 Mireia Bikuña




Bezeroen fideltasuna eskertzeko, eta Gabonetako erosketak herrian egitera bultzatzeko, Prezio zehatza delako lehiaketa abiarazi du. Kale Barria 24an ipini duten erakusleihoaren balioa asmatu behar dute parte-hartzaileek, baina preziotik pasa gabe. Prezio zehatza inork asmatzen ez badu, gehien hurbiltzen denarendako izango dira erakusleihoan dauden produktu guztiak.

Orain dela urte asko, Joaquin Pratek telebistan aurkezten zuen El precio justo saioaren dinamika bera izango du. Promozioan parte hartu ahal izango dute Txandako dendatan 20 euro baino gehiagoko erosketa egiten dutenek. Txartel bat jasoko dute erosketa egiten dutenean, eta erakusleihoaren prezio zehatza idatzi beharko dute.

Urtarrilaren 11n esango duten zein den prezio zehatza eta nork irabazi duen. Bi pertsona edo gehiagoren arteko berdinketa badago, jendaurreko zozketa bidez aukeratuko dute irabazlea.

Erakusleihoan askotariko produktuak daude: arropak, jatekoak, dekoraziokoak, edariak... Txanda elkarteko 40 negoziok parte hartu dute. Opari bakoitza norena den zehaztu dute.

No hay comentarios:

Publicar un comentario