domingo, 8 de enero de 2012

RADIOSHAC

Aurkeztu dute Irizarren talde berria


2012-01-08 10:40:01 Xabi Urzelai

Radioshack-Nissan talde indartsua aurkeztu dute Luxenburgon, profesional mailan garaipen mordoa eskuratzera "derrigortuta" dagoen taldea. Ekonomikoki indartsu -Irizarrek berak onartu zuen Mallorcara bidean lehenengoz egin behar zuela bidaia hegaldi pribatu batean- Radioshack eta Leopard Trek taldeen fusioak sekulako ziklistak batu ditu talde berean. Tourra dute helburu, baita Iparreko klasikoetan ere protagonista izatea, Cancellara dago-eta tartean.



Schleck anaiekin Tourra irabaztea izango da taldearen helburuetako bat, eta helburu hori lortzeko bidean ondoan izango dituzte Chris Horner eta Andreas Kloeden. Bestetik, taldeko zuzendari Johan Bruyneel-ek adierazi du ez duela inongo beldurrik horrenbeste izarreko taldea zuzentzeko, lehenago ere ibili delako horretan –Armstrong eta Contador talde berean izan zituenean, esaterako. Argazkiak: radioshacknissantrek.com

No hay comentarios:

Publicar un comentario