lunes, 23 de enero de 2012

Beteranoen pilota txapelketa

Beteranoen pilota txapelketa martxoaren 4an hasiko dute




Federatu gabeko pilotari beteranoendako pilota txapelketa antolatu du iaz legez, Mauri Zubillaga pilota entrenatzaileak. Gatzagako pilotalekuan jokatuko dute, eta dagoeneko zabalik dago izen-emate epea; Zubillagari deitu behar diote interesatuek ( 605 72 40 96 ). Azken eguna otsailaren 19a da, eta pilotari bakoitzak 15 euro ordaindu beharko du.



Leintz aldeko pilotari beteranoek, hau da, Arrasate, Aretxabaleta, Eskoriatza eta Gatzagakoek, eta Oñatikoek jokatu ahal izango dute. Martxoaren 4an hasi eta iraila bitartean iraungo du txapelketak, eta partiduak domeka goizetan izango dira, 09:00etan hasita, hamabostean behin. Finalak izango dira hain zuzen irailean; Andramari jaietako egitarauan sartuko dituzte, iaz egindako moduan.



Antolatzaileek jakinarazi dute lehenengo mailako beteranoek pilota goxoekin (Punpazkoak) jokatuko dituztela partiduak, eta bigarren mailako beteranoek oso goxoak deritzen pilota bereziekin. Eta gaineratu dute "inor lesionatuz gero antolatzaileak ez direla kargu egingo".



Pilotalekua margotu berri



Gatzagako pilotalekua gainera, margotu berri dago; Gabon sasoian margotu zuen Udalak urdin kolorearekin. 2010ean guztiz itxi zuten eta orain margotze lanak eginda, benetan itxura dotorea hartu du.

No hay comentarios:

Publicar un comentario