lunes, 9 de enero de 2012

EZ.Zuzenean

Zuzeneko DVDa berragitaratu du Ez! taldeak 2012-01-09 09:19:27 Maider Arregi Danbaka lehiaketan ezagutu genituen txantxikuen ska eta rock doinu dantzagarriak. Orain 2010eko Gazte Egunean emandako kontzertua kaleratu dute zuzeneko DVD batean. Berrargitaratutako Dvd-a da eta eskainiko duten kontzertuetan doan banatuko dute. Udaberrian aldiz, grabatu berri duten lehen lana entzuteko aukera izango dugu.


Angleigh Rrecords zigiluarekin 
argitaratu dute irailean Gaztetxean eskainitako kontzertu-meriendan lehenengoz aurkeztu zuten ikus-entzunezkoa. Orduan ateratako kopia guztiak agortuta daude eta orain 350 aleko tirada berria kaleratu dute.

Udaberrirako diskoa kalean
Ez! taldeak prest du bere lehen disko osoa izango dena. Uda partean grabatu zuten Berrizko lorentxo Records estudioko Aitor Ariñorekin, eta martxoa alderako kalean egitea espero dute. Hamaika kanta biltzen dituen lana da, beraien eska-rock estilo berezian. Laboaren Txoriak txori abestiaren bertsioa ere grabatu dute. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario