domingo, 5 de febrero de 2012

BITTOR ALKIZA

Bittor Alkiza: "Ezin dena egin da kirolaz bakarrik arduratu eta haurra ez formatu"


2012-02-04 12:18:12 Julen Iriondo

Prestakuntza integrala futbolean izenburupean mahaingurua egin dute Oñatiko Kultura Etxean Aloña Mendik antolatuta. Iker Egaña Athleticeko prestatzaile fisiko oñatiarrak, Jon Urtzelai jokalari profesional ohiak, hau ere etxekoa, Aitor Mendibil Realeko zuzendaritzako kideak eta Bittor Alkiza txuri-urdinen harrobiko arduradun eta Real eta Athleticeko jokalari ohiak hartu zuten parte Aratz Losadak gidatutako saioan, aretoa ume, gaztetxo eta helduz beteta zela. Hona hemen Alkizak Goienari esandakoetako batzuk.



Bittor Alkizak nabarmendu zuen futbolean ezezik oso dela garrantzitsua umeak pertsona moduan heztea, eta errespetua bezalako balioak trasmititzearen inportantzia azpimarratu zuen. Aloña Mendi bezalako klubek egiten duten lana ere goraipatu zuen, esanez Realarentzat oso direla inportanteak, horietatik hartzen dituztelako gaztetxoak euren taldeetarako.



No hay comentarios:

Publicar un comentario