sábado, 11 de febrero de 2012

Brand New Sinclairs

Brand New Sinclairs bizkaitarren dotorezia


2012-02-11 13:50:55 Edu Mendibil

Brand New Sinclairs taldeak kontzertu dotorea eskaini zuen atzo Oñatiko Antton tabernan. Hango musika hitzorduetan batzen diren zaleek gozatu egin zuten bizkaitarren emanaldiarekin eta Barakaldokoak ere gustura geratu ziren eskainiko kontzertuarekin.



Soul, rhythm-and-blues, funk, surf, eta blues doinuak ekarri zituen Barakaldotik Brand New Sinclairseko laukoteak. 2007an ekin zioten euren ibilbideari eta dagoeneko bi disko kaleratu dituzte: Ten blues pills eta Healing souls.



Healing souls diskoa iaz kaleratu zuten eta lan horretako lanak izan ziren atzoko emanaldiko ardatza. 1960ko hamarkadako doinuak nagusi, bizkaitarrek dantzan jarri zituzten Antton tabernara hurbildutako ikusleak. Lehen aldia zen Brand New Sinclairs taldeak Oñatin jotzen zuela eta pozik itzuli ziren etxera bizkaitarrak kontzertuan sortutako giroagatik.



Antton tabernako hurrengo musika hitzordua martxoaren 9an izango da. Donostiako Transistores 50 bikotea izango da orduko gonbidatua.



No hay comentarios:

Publicar un comentario