jueves, 9 de febrero de 2012

MIRRIX KATUA MUSIKALA

Datorren igandean, otsailak 12, Ganbara Txikitxoak taldeak, Mirrix Katua musikala antzeztuko du Santa Ana Antzokian (Oñatin) arratsaldeko 18:00etatik aurrera. Harrobiko neska-mutilak berriro ere dantzaz, kolorez eta musikaz betetako ikuskizuna eskainiko dute. Ganbara Txikitxoakeko abeslariak katakume bihurtuko dira oraingo honetan, eta ohi bezala, ikusleentzat hainbat sorpresa gordeta dituzte.






Musikal honetarako sarrerak Santa Ana Antzokiko leihatilan salgai daude, otsailaren 6tik 9ra, 18:00etatik 20:00etara.





Musikal honen bitartez, Liburu musikatuak bildumako hirugarren alea izango denaren aurkezpena burutuko da. Pasa den abenduan aurkeztutako bi liburu eta diskoen ondoren, bilduma handituko duen hirugarrengoa aurkeztuko da, kolore biziz josia, denborapasa berriekin eta karaokedun CD berri batekin.

1 comentario:

  1. non ikusi nesake musikal honen grabaketaren bat?¿ eskerrik asko :)

    ResponderEliminar