martes, 7 de febrero de 2012

SERGIO GARTZIA

Sergio Gartzia txapeldun, kros motzean eta pista estalian



Aste bukaeran jokatu dituen bi probak irabazi ditu korrikalari oñatiarrak: Lazkaon jokatutako kroz motzeko Euskadiko txapelketa, eta Anoetako belodromoan jokatutako Gipuzkoako pista estaliko proban, 1.500 metroko distantzian. Bietan nagusi izan zen Sergio Gartzia.



Lazkaon jokatu zen probak 4.000 metro zituen eta Gartziak hasieratik menderatu zuen lasterketa. Kilometro baten falta erritmoa aldatu eta bakarrik heldu zen helmugara. Proba berean hirugarren lekuan heldu zen Aloñako korrikalari Walid Ouaalit. Kike Cecilia 16.a izan zen.



Bestalde, Lazkaon kroseko beteranoen probatan, urrezko beste hiru domina lortu zituzten Aloñako ordezkariek; hain zuzen ere, Marisol Ramosek (50 urte arte), Ramon Varela (55 urte arte) eta David Huebra (40 urte arte). Jose Luis Gartxiak eta Tasi Gomezek ere parte hartu zuten.



Pista estalian



Anoetako jokatutako pista estaliko probetan Unai Hernandezek 800 metroko distantzian lortutako garaipena azpimarratu behar da. Walid Ouaalit bigarrena izan zen 1.500eko proban, eta Marisol Ramos hirugarren, beteranoen 1.500 metroko proban.



Espainiako txapelketak



Aloña Mendiko ordezkariek beste bi hitzordu dituzte hurrengo astetan: Espainiako kros txapelketa Castellon eta pista estalikoa Antequeran.



No hay comentarios:

Publicar un comentario