martes, 14 de febrero de 2012

www.herrijorran.info

Herrijorran udal webgune berria abian da jada «gobernagarritasun berri bat bilatu nahian»



Udala eta herritarren arteko harremanak hobetu eta elkarlanerako bitartekoak jartzeko helburuarekin herrijorran webgune berria martxan da jada.


«Herrijorran proiektua, herritar guztioi zabaldutako partehartze proposamena da, gobernagarritasun berri bat bilatu nahian udalak abiatutako proiektua» udal gobernuaren esanetan.

Bilduko zinegotziek ezinbestekotzat jotzen dute gai publikoetan herritarren esku hartzea. «Gizarte-erronkak gero eta konplexuagoak dira aldaketa handiko gizarte honetan. Horrek, kudeaketa-modu berriak eta esku hartzen duten eragileen eginkizun berriak eskatzen ditu», diote.

Herritarren eta tokiko gobernuaren arteko harremanak hobetze aldera sortu da Herrijorran webgunea. «Herritarrak informazio garden eta handiagoa izan dezan, iri-tziak eman eta parte hartzeko aukera handituz. Izan ere, herritarrek politika kudeatzeko orduan partaidetza zabalagoa edukitzea baita egitasmoaren helburua». Horretarako, webgune berria, udal gobernua eta herritarren arteko koordinazio gune bihurtu nahi da.

www.herrijorran.info

www.herrijorran.info webgunean, hasierako orriaz gain, agenda, sailak, foroa, herrijorran eta iradokizunetarako atalak topatuko ditugu. Horretaz gain, erabiltzaile egiteko atala ere egokitu da.

Sailetan, udaleko batzorde informatiboen zerrenda topatuko dugu eta une honetan, bakoitzak proposatzen duen eztabaida edo gaia. Hala nola, kiroletan, Oñatin bukatuko den Euskal Herriko txirrindulari itzulirako bolondresak eska-tzen dira. Gaztedian, gaztelekuari eman beharreko erabilpenaren inguruan ireki den eztabaida prozesuaren berri ematen da. Sozioekonomian, urtarrila akaberan erregistratu zen langabezia tasa kezkagarriaren inguruko irakurketa egiten da eta hirigintza eta zerbitzuak arloan, joan zen astean martxan jarri berri den bizikleta foroa aipa-tzen da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario