domingo, 25 de marzo de 2012

Sua Oñatiko Urrexola auzoan

Sua Oñatiko Urrexola auzoan


2012-03-25 21:26:22 Arantzazu Ezkibel

Herrizaingo sailak adierazi digu sutea 20:50ean piztu dela Oñati eta Aretxabaleta arteko mugan, Urkuluko gainean, Aitzgain aldean. Sua pinudi eta sastrakak erretzen ari da, aldapa handiko leku batean. Mendiko basozainak eta erretenak bertaratu dira; suhiltzaileek ez dute oraingoz gertaera tokira joateko abisurik jaso. Sutea zenbaterainokoa den ikusteke dago; Urrexola auzoko baserriak dira handik gertuen daudenak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario