miércoles, 14 de marzo de 2012

'Tren ibiltaria'

'Tren ibiltaria': eskolara oinez joateko ohitura bultzatzeko



Errekaldeko Herri Eskolako umeek `Tren ibiltaria`egiten dihardute
 2012-03-14 10:51:32 Mireia Bikuña

Errekalde Herri Eskolako Guraso Elkarteak antolatuta Tren ibiltaria egiten dihardute, hilaren 16ra arte. Ikasleak oinez joaten dira ikastetxera, taldeka eta gurasoen laguntzarekin. "Oinez joateko ohitura indartu eta bultzatu gura dugu", esan digute Errekaldeko kideek.



Mugikortasunaren gaia jorratzen dihardute eskolan eta horren baitan antolatu dute ekimena. Eskola Agenda 21rekin lotuta ekintza da. "Ikasleek oso ondo erantzun dute. Oso arrakastatsua izan da ekimena" diote.

No hay comentarios:

Publicar un comentario