domingo, 6 de mayo de 2012

Arantzazu

Arantzazuk izen bereko ia 200 alaba hartu ditu


Santutegiko sarreran eguerdian ateratako argazkia.
2012-05-06 14:29:04 Goiatz Arana

Arantza, Arantxa, Arantzazu edo familia bereko beste izenen bat duten ia 200 lagun batu dira gaur, domeka, Arantzazun, xede horrekin egindako topaketan. Gandiaga Topagunean hasi dute eguna, Juan Inazio Larrea bikarioak Arantzazuri buruz emandako hitzaldi "polit eta arin" batekin. Ordubete luzez meza entzun dute segidan eta, tragoxka pare bat hartu ostean, bazkaltzera joan dira Hospederiara.



Aipamen berezia egin diote Fermin Altube frantziskotarrari, berari otu zitzaiolako Arantzen Topaketa egiteko ideia, 1956an; jendetza batu zen orduan. Gerora sei alditan egin dute; aurtengoa zazpigarrena izan da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario