viernes, 11 de mayo de 2012

Zuazola-Larraña

Zuazola-Larraña ikastetxeko ikasleak elkartruke programan


2012-05-10 12:40:17 Aketz Zubia

Oñatiko Zuazola-Larrañako eta Bidaxuneko Collége de Bidache ikastetxeko 2.DBHko 60 ikasle elkartrukea egiten ari dira egun hauetan. Gaur, maiatzak 10, txokolateari buruzko tailer batean parte hartuko dute, eta atzo, eguaztena, Europako Eguna denek elkarrekin ospatu zuten Arantzazun; horrez gain, aurten ikasleak lantzen ari diren gaia elikadura jasangarria izanik, Gomiztegiko Artzai Eskola ere bisitatu zuten.

Elkartruke hau Foru Aldundiko Eurohiria programaren barruan antolatzen da eta Gipuzkoako eta Iparraldeko ikasleak elkar ezagutzea du helburu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario