jueves, 28 de junio de 2012

“ 2012KO SAN MIGEL JAIAK “ programaren azala aukeratzeko lehiaketarako deialdia





Oñatiko Udaleko Kultura Batzordeak jaietako programaren azala aukeratzeko lehiaketa antolatu du.

OINARRIAK



1. Lehiaketa honetan parte hartzeko oñatiarra izan edo Oñatin bizi beharra dago.

2. Erabili daitekeen teknika librea izango da.

3. Lehiaketara aurkezten diren lanak izenburu hau eraman beharko dute:



OÑATIKO JAIXAK 2012



4. Lanak aurkezteko epea 2012ko uztailaren 13a izango da, 14:00ak baino lehen eta lanak Kultur Etxean entregatu beharko dira.

5. Maila:

 Nagusiak

6. Sariak:

 1. Saria, 350 euro



7. Lanak egilearen sinadurarik gabe aurkeztuko dira. Honekin batera, sobre itxi batean parte-hartzailearen datu pertsonalak eta NANaren fotokopia aurkeztuko dira, eta kartazalaren gainean lanaren “izenburua“ jarriko da.

8. Saritu gabeko lanak, epaimahaiak erabakia jakinarazi ondoren jaso ahal izango dira. Horretarako 30 egunetako epea izango da. Aipatutako epean lanak jaso ezean, egileak galdutzat eman dituela pentsatuko du Udalak, ondorioz, egileari inolako eskubiderik aitortu eta ordainik eman gabe, egoki irizten dion moduan erabiliko ditu.

9. Saritutako lanak Udalaren eskuetan geldituko dira, halaber, inprimatzeko, argitaratzeko, ezagutarazteko eta gainontzeko eskubide guztiak berak izango ditu.

10. 2012.urteko lehiaketa honetan parte hartzeak, oinarri hauek onartu direla esan nahiko du, eta, halaber, epaimahaiaren erabakiak onartuko direla.

11. Formatua: lanak gutxienez A4ko formatuan (21x29,7) eta gehienez A3ko formatuan (29,7x42) aurkeztu beharko dira.

12. Paperezko euskarria bada: lana , ezinbestean, luma-kartoiaren gainean joan beharko dute, kristalik gabe.

13. Teknika:kolorea eta teknika, aukeran.

14. Euskarri informatikoa: Paperean ez ezik, CD batean ere aurkeztu ahal izango da .





2012ko Oñatiko Jaietan Haurren partaidetza sustatzeko ekimena



1. Gaia: Oñatiko jaixak 2012.

2. Nori zuzendua: 12 urte bitarteko Oñatiko haurrei.

3. Formatua: Teknika librea ( argazkia, pintura, marrazkia, collagea,ea.).Bakoitzak nahi duen materiala erabili dezake.

4. Aurkezpena: Kultur Etxean aurkeztu beharko dira lanak. Lanak aurkezteko epea 2012ko uztailaren 13a izango da, 14:00ak baino lehen.

5. Modua: Aurkezten den obra bakoitzarekin batera, eta kartazal baten barnean ondoko datuak azalduko dira: izen abizenak, adina, helbidea eta telefonoa.

6. Saria: Oparia eta lanaren argitalpena.

7. Lan guztiak Udalaren esku geratuko dira. Udalak, halaber, inprimatzeko,argitaratzeko,ezagutarazteko eta gainontzeko eskubide guztiak izango ditu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario