domingo, 17 de junio de 2012

Arantzazurako autobusa

Arantzazurako autobusen ordutegia aldatu egingo dute


2012-06-16 10:57:24 Oihana Elorza

Uztailaren 1etik abuztuaren 26ra bitartean, 07:30ean aterako da lehena Oñatitik eta 19:00tan azkena Arantzazutik.



Uztailaren 1etik aurrera ordutegi berria izango dute Oñati eta Arantzazu lotzen dituzten autobusek. Uztailaren 1etik abuztuaren 26ra bitartean, 07:30ean aterako da lehen autobusa Oñatitik, eta 19:00tan azkena Arantzazutik. Arrikurtzen ere geldialdia izango dute goizeko zein arratsaldeko hainbat autobusek: 10:30ekoak, 15:30ekoak, 12:15ekoak eta 17:15ekoak, hain zuzen ere.



Erabiltzaileen artean inkesta bat eginez, herritarren eskariz eta bidaiari kopuruak behera egin duela ikusita erabaki dute ordutegia moldatzea. Uztailerako eta abuzturako izango da ordutegi berria, oraingoz.

No hay comentarios:

Publicar un comentario