domingo, 2 de septiembre de 2012

CHONCQUING


Txinatarren akrobazia eta oreka erakustaldi ikusgarria

2012-09-02 12:10:20 Aitziber Aranburuzabala
Txinako Choncquing zirku taldekoak baloiarekin
Kanpandorrean zazpiak joaz bat hasi ziren Txinako Choncquing zirku taldeko hamaika kideak herriko plazan bildutako ikusleen aurrean akrobazia ikusgarriak egiten. Dozena bat ataletan banatutako ordubeteko saioan, akrobazia eta oreka erakusketak egin zituzten askotariko gailuak erabiliz: baloiak, mahaiak, aroak, ontziak, beste batzuen artean. Magia eta umoreak ere izan zuen bere tartea adin askotariko zaleen gozamenerako; atal horietan ikusle batzuk alfonbra gorriko artista izateko gonbidapena jaso zuten.
Ikusleok haizea apenas sumatzen bagenuen, artistentzako, berriz, traba; hori horrela, aurrez prestatutako tresna arinak albo batera utzi behar izan zuten ikuskizuna hastear zegoela gidoia aldatzera behartuz. Ez da hori baina Choncquing zirko taldeak egin beharreko aldaketa bakarra, Txinatik abiatu aurretik taldekideen zerrenda ere moldatu behar izan zuten hango gobernuak aginduta; beste urte batzuetan gurera bataz-beste hamabi urteko artistak etortzen badira, oraingoan, hamasei urtetik gorakoak izatera behartuz.
Aldaketak aldaketa, saioa amaituta, antolatzaileak, artistak eta ikusleak pozik eta gustura aurtengo erakustaldiarekin ere; horren erakusle, saioan zeharreko txalo zaparrada edo ikuskizuna bukatu bezain pronto, ikusten zeuden neska gazte koadrila batek artistekin argazkia ateratzeko erakutsitako irrika.

No hay comentarios:

Publicar un comentario