domingo, 21 de octubre de 2012

II. Jardunaldi Mikologikoa

Perretxikoen bidaia: basotik sukaldera


2012-10-21 20:47:52 Txomin Madina

II. Jardunaldi Mikologikoa egin zuten atzo Arantzazun eta Alberto Elortza sukaldariaren hitzaldiak ikusmin handia piztu zuen. gastronomia izan da aurtengo jardunaldiaren ardatza.



Antolatzaileen aurreikuspen guztiak gainditu zituen atzo Arantzazun egindako II. Jardunaldi Mikologikoak. Arantzazuko Adiskideek eta Naturgintza Fundazioak antolatuta, gastronomikoa izan zuen ardatz jardunaldiak.



Berba eta jan

Jardunaldia Zelai Zabal jatetxeko Alberto Elortza sukaldariak eta bere laguntzaile Raul Fernandezek eskainitako hitzaldiarekin hasi zen. Bertan gastronomiarekin lotutako perretxikoen hainbat ikuspegi landu zituzten; hala nola, erabilerak, kontserbaziorako aholkuak eta errezeta ezberdinak. Hitzaldiko aretoa bete egin zen eta bertara joandakoek galderak egin eta zalantzak argitzeko aukera izan zuten. Sorpresarik ere egon: David de Jorge sukaldari ospetsuak bideo bidez bidalitako mezua jaso zuten hitzaldira joandakoek.



Berbagai bakarrik ez, perretxikoak dastagai ere izan ziren, miko-poteo egin zuten-eta auzoko jatetxeetan. Zelai Zabalek, Goiko Bentak, Sindikak eta Arantzazuko Santutegia hotelak perretxikoak oinarri hartuta prestatutako pintxoek jardunaldiko parte-hartzaileak gozazari zituzten.



No hay comentarios:

Publicar un comentario