domingo, 10 de marzo de 2013

Heriotza gehiagorik ez!

Bilboko gizonaren heriotza salatu zuten Oñatin


Mar. 10, 2013, 10:55 a.m. Monika Belastegi

Oñatiko Krisiaren Aurkako plataformak deituta, elkarretaratzea egin zuten zapatu eguerdian zenbait lagunek Oñatiko Foruen Plazan. Heriotza gehiagorik ez! aldarrikatu zuten.



Modu horretan, Bilbon bere alokairuzko etxea desjabetzera zihoazenean bere buruaz beste egin zuen 50 urteko gizonaren heriotza salatu zuten. Oñatiko Udal Gobernu Taldeak ere atxikimendua erakutsi zion plataformak egindako deialdiari.



Sinadurak batuko dituzte

Bestalde, Debagoieneko Kaleratzeak Stop plataformak sinadurak batzeko kanpaina ere abiaraztear da. Kreditua amaitzen ari zaizue lelopean, hilaren 14an Sebero Altuben egongo dira, 19:00etan sinadurak batzen. Sinadura horiekin gero, "egoki deritzogun banketxeetara joango gara", esan dute plataformakoek.



No hay comentarios:

Publicar un comentario