miércoles, 20 de marzo de 2013

MARISOL RAMOS


ok magazinea
Marisol Ramosek Brontzezko domina lortu du
Marisol Ramos hirugarrena izan zen atzo 3000 m-tan, Donostian jokatzen ari diren Europako beterano mailako txapelketan. W-50 kategorian lehiatu zen eta lasterketa oso ona burutu zuen.

Garailea Nadia Dandolo italiarra izan zen. Distantzia honetan mundu mailan adin-tarte honetan dauden atletarik onenetarikoa da. Bigarren postuan, Esther Pedrosa helmugaratu zen. Bere senior garaietan, Espainiako selekzioaz aritzen zen nazioarteko atleta izandakoa. Hirugarrena izan zen Marisol 11.06 segunduko denborarekin.

Lasterketa oso taktikoa izan zen eta korrikalari guztiak oso ondo ezagutzen ziren. Horregaitik inor ez da ausartu hasieratik erritmo bizkor bat ezartzen. Hori horrela, lasterketaren bigarren zatian erabaki dira dominak. Eraso oso gogorrak egon ziren eta horrek erabaki du bukaerako podiumeko aukeraketa. Lasterketa honetako sailkapena hemen.

Marisol Ramos eta Juan Carlos Ugarte argixaoko beteranoekin
Bestalde aipatu beharra dago atzo arratsaldean oñatiko beste atleta beterano batek ere parte hartu zuela Europako txapelketa hauetan. Jose Luis Garciak 3000 m-ko lasterketan parte hartu zuen (M-55) eta meritu handiko 11. postua lortu zuen. Kontutan hartu beharra dago debuta egiten zuela horrelako lehiaketa garrantzitsu batean Garciak. 

Oñatiarren egutegia txapelketan

Bestalde, hemendik eta igandera bitartean hauetxek izango dira atleta oñatiarren proba eta egutegiak. Jose Luis Garciak igandean krosa egingo du. Marisol Ramosek berriz, igandean krosa edo 1.500 m-ko lasterketa egingo du (erabakitzeko dauka, biak egun berdinean dira eta). Ramon Varelak (M-55) igandean krosa egingo du eta bukatzeko Juan Carlos Ugartek (M-55) ostegunean 3000 m. martxa pista estalian eta larunbatean, 5000 m. martxa rutan egingo ditu

No hay comentarios:

Publicar un comentario