lunes, 25 de marzo de 2013

Oñatiko ehiza txapelketa


Javier Verak irabazi du Oñatiko ehiza txapelketa, Zanbranan

Mar. 25, 2013, 10:02 a.m. Oihana Elorza
Javier Verak irabazi du aurtengo herri mailako ehiza txapelketa, eta ondorioz, zonaldeko txapelketarako sailkatu da. Zazpi eper eta faisai bat ehizatu zituen. Bigarren postua Antonio Zurututzandako izan da. 33 ehiztarik hartu zuten parte txapelketan.
Javier Verak irabazi du aurtengo herri mailako ehiza txapelketa, eta ondorioz, zonaldeko txapelketarako sailkatu da. Zazpi eper eta faisai bat ehizatu zituen. Bigarren postua Antonio Zurututzandako izan da, joan den urtean Euskadiko txapeldun orde izandakoa; bost eper eta hiru faisan harrapatu zituen. Beteranoen mailan sailkatu da Zurutza. Hirugarren postuan, Eneko Arabaolaza sailkatu zen, bost eperrekin. Laugarren, Ekaitz Urrutia, lau eperrekin eta bosgarren Aitor Arabaolaza, lau eperrekin. Hilaren 16an izan zen txapelketa eta 33k hartu zuten parte.

No hay comentarios:

Publicar un comentario