martes, 16 de abril de 2013

Duatloia.Hirutik hiru, Azkoitiako duatloian

OKMagazine..
Hirutik hiru, Azkoitiako duatloian
2013-04-16
11:58:31

Hiru oñatiar izan ziren eta hirurek podiuma zapaldu zuten
Hirutik hiru, Azkoitiako duatloian
Pasaden larunbatean, Azkoitiko duatloiaren hamalaugarren edizioa ospatu da. Azkoitiko Triatloi Taldea, Gipuzkoako Triatloi Federazioa eta Euskadiko Triatloi Federazioak antolatuta. Distantzia motzeko proba (9,9km-40km-4,8km) izan da eta gainera aipatu beharra dago Gipuzkoako distantzia motzeko duatloi txapelketa jokatu dela eta era berean, Euskal Herriko zirkuiturako proba puntuagarria izan da.








Partehartzaile guztietan azkarrena Julen Larruzea (Urdaitri T.T.) izan da 1:52:39 denborarekin. Emakumezkoetan berriz, Maite Arraiza (Ezkerraldea T.T.), 2:16:42 izan da azkarrena. 2013. urteko Gipuzkoako duatloi motz txapeldunak, Nerea Etxeberria (Euskoman T.T.) azpeitiarra emakumezkoetan, eta Ander Agirre (Antxintxika T.T.) bergararra gizonezkoetan, izan dira. Taldeka, Antxintxika Triatloi Taldea debagoienatarra izan da garaile.







Oñatiarrak podiumean

Larunbateko proban hiru oñatiar izan genituen; Xabier Luis, Mikel Ugarte eta Iker Arkauz. Hirurek ere lasterketa bikainak egin zituzten eta aipatzekoa da bakoitza bere mailan podiumera igo zela. Xabier zazpigarren atletarik onena izan zen (2:00:10) eta taldeka Gipuzkoako txapelkdun bilakatu zen Antxintxika Taldearekin. Mikel berriz, hemezortzigarren helmugaratu zen (2:01:54) eta SUB´23 mailan, hirugarren postua lortu zuen. Amaitzeko, Iker Arkauz 106. postuan helmugaratu zen (2:15:08) eta emaitza honekin, junior mailan gipuzkoako txapelduna izan zen.






No hay comentarios:

Publicar un comentario