lunes, 8 de abril de 2013

'Uraren ibilbidea'

'Uraren ibilbidea' delakoarekin hasiko dira domekan Aizkorri-Aratzeko ibilbide gidatuak

Api. 8, 2013, 10:57 a.m. Jon Berezibar
Aizkorri-Aratz parke naturaleko aurtengo ibilbide gidatuen egitaraua prest dauka parketxeak. Lehena domekan izango da. Uraren ibilbidea delako txangoan, gidari baten laguntzarekin; Aitzuloko kobazuloa, Orkatzategi gailurra, Santa Krutzeko ermita ala Araotz auzoa ezagutuko dituzte 10 kilometroko ibilbidean.
Aizkorri-Aratz parke naturala “mendizale guztien bilgunea” izatea nahi dute Arantzazuko Parketxeak eta Arantzazuko Adiskideak taldeak.  Laugarren urtez eta urrira bitartean, parke naturala ezagutzeko ibilbide tematikoak prestatu dituzte.
2013ko lehen mendi irteera Uraren ibilbidea da eta Aizkorri-Aratz Parke Naturaleko PR-GI 3003 sekuentzia hartzen du. Hamar kilometro dauzka ibilbideak eta 5 ordutan egin daiteke. Aitzuloko kobazuloa, Orkatzategi gailurra, Santa Krutzeko ermita ala Araotz auzoa zeharkatzen ditu bideak.Goizeko 9:00etan geratu dira.

Hain zuzen, guneon aberastasun kultural eta naturala agertzea da kanpainaren asmo nagusia.

Ibilbide honekin hasi besterik ez dira egingo, urrira bitartean, hilean behin, ibilbide berezi bat egiteko aukera egongo baita parke naturalean. Ibilbide guztiak Arantzazuko parketxetik abiatuko dira.
  • Maiatzak 12: Degurixa (Mendiko artzaintza)
  • Ekainak 9: Andraitz (Mendilerroko kartak. Bazkaria Urbiako fondan)
  • Uztailak 20: Aloña (Ilunabarra, gailurrean)
  • Irailak 15: Sekilaga-Zurkutz (Calahorra bidea)
  • Urriak 13: Oñati-Arantzazu (Erromes bidea)
Ibilbide guztiak 4-5 ordukoak dira eta gidari batek komentatzen ditu. Prezioa da 3 euro helduentzako eta 2 euro 6 eta 12 urte bitarteko haurrentzat.
Informazio gehiago: Gipuzkoa Mendiz Mendi

No hay comentarios:

Publicar un comentario