miércoles, 29 de mayo de 2013

Beste bi edukiontzi erre dituzte

Beste bi edukiontzi erre dituzte Oñatin


Mai. 29, 2013, 4:40 p.m. Goiatz Arana



Aita Madina kaleko hori eta urdin koloreko edukiontzi bana erre dituzte arratsaldean, 15:30 inguruan. Suhiltzaileak joan dira sua itzaltzera, baina hori koloreko edukiontzia, plastikozkoa, birrinduta geratu da –argazkian ikusi ere ez da egiten ia. Azkenaldian, behin baino gehiagotan ari dira izaten Oñatin gisa horretako gertaerak; epe motzean, bost edukiontziri eman diete su, gutxienez.



No hay comentarios:

Publicar un comentario