jueves, 16 de mayo de 2013

Hondakinen bilketako materiala

Oñatiarrek hondakinen bilketako materiala jaso dezakete hilaren 22tik aurrera


Mai. 17, 2013, 1:59 p.m. Mireia Bikuña



Bidaurretatik beherako bizilagunek kiroldegian jaso beharko dute, eta handik gorakoak Larraña Institutuan, 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara. Baserri auzoetako bizilagunek auzo-alkateen bitartez jasoko dute guztia. Materiala jasotzerako orduan NA erakutsi beharko da.







Ontziak, poltsak, imanak, gida eta hiztegia dira familia bakoitzak jasoko duten materiala.



Lau ontzi jasoko dituzte: marroi koloreko bi organikoarendako; gris koloreko bat errefusarendako; eta urdin koloreko bat, papera eta kartoiarendako. Azken horiek, era komunitarioan jasotzea erabaki duten atariek –guztira, 98–, ontzi handia jasoko dute.Bestalde, familia bakoitzak hori koloreko 60 poltsa izango ditu. Ekainetik abendura arte, astean bitan, plastikoak eta ontzi arinak ateratzeko adina poltsa.



Azkenik, gida, hiztegia eta iman bana jasoko dute. Lehenengo biak, hondakin bakoitza noiz eta nola atera behar den azaltzen dute. Hozkailuan edo labean ipintzeko imanak bilketaren egutegia zehazten du: astelehenetan papera eta kartoia; martitzenetan, egubakoitzetan eta domekatan organikoa; eguaztenetan eta zapatuetan ontzi arinak; eta eguenetan errefusa. Komertzioek, ostalariek eta industria guneek beste egutegi bat izango dute.



Konpresak eta pixoihalak egunero atera ahal izango dira poltsatan.





No hay comentarios:

Publicar un comentario