martes, 28 de mayo de 2013

Oñatiko Zuazola Larraña Lanbide Heziketako soldadura ikasleak

Oñatiko Lanbide Heziketako ikasleak Asmobi enpresan egon dira


Mai. 28, 2013, 5:32 p.m. Jagoba Domingo

Arrasateko Asmobi galdaragintza enpresak, Lanbide Heziketako ikasleen bisita jaso du gaur. Bertan lan mundua gertutik ikusteko aukera izan dute ikasleek eta itxaropentsu irten dira bertatik.



Oñatiko Zuazola Larraña Lanbide Heziketako soldadura ikasleak ikasturtea bukatzear daude eta gaurkoan galdaragintzako lan mundua gertutik ezagutzeko aukera izan dute. Arrasateko Asmobi galdaragintza enpresan egon dira goizean, bertako makina, lan-postu eta betebeharrak ikusi eta aztertzen.




Bisitarekin hasteko, aurkezpen bat eskaini diete enpresak egiten duena azalduz. Azpimarratu duten kontzeptu nagusietako bat, gaur egun soldatzeaz gain, segurtasun eta kalitate inguruko hainbat kontzeptu eta arau jakitea beharrezkoa dela izan da.



Ikasleek eskertu egin dute bertatik bertara galdaragintza enpresa bat egunerokotasunean ikusteko aukera eta Asmobikoek eman dizkieten azalpenak. Bisita hau, hezkuntza eta lan munduaren arteko elkarlana bultzatzeko proiektuaren barne dago, Lanbide Heziketa eta enpresak bidelagun izan behar direlako eta Kepa Altubek esan digun bezala, horretan dabiltza lanean.



Juan Bautistak, enpresako buruak ere, enpresa eta Lanbide Heziketaren arteko harremana estua izan behar dela aipatu du, horrela, ikasleak prestakuntza on eta erreal batekin amaituko dituztelako ikasketak. Bautistak ere galdaragintza munduak izan duen bilakaera aipatu du.



Jakina da egungo egoera ekonomikoa txarra dela, baina gaurkoan Zuazo Larraña-ko ikasleak pozik irten dira Asmobin egindako bisitatik, lan mundua gertu ikusi eta esperantza izaten jarraitzen dutelako.



No hay comentarios:

Publicar un comentario