miércoles, 19 de junio de 2013

ALOÑA MENDI.FUTBOLA

OK Magazinea
2013-06-19 13:44:31

Ohorezko Erregional mailako taldeak bigarren urtez jarraian irabazi du

Kirolzaletasunaren saria Aloña Mendiko bi taldeentzat

Aloña Mendi Futbol sailekoak pozik egon daitezke. Ohorezko Erregional eta Infantil Txiki taldeek, Gipuzkoako Futbol Federakuntzak ematen duen kirolzaletasunaren saria irabazi baitute. Urtean zehar erdietsitako emaitza eta sailkapenak garrantzitsuak dira, baina, lehiatzera irtetzerakoan kirolzaletasunez egitea ere guztiek desio duten faktorea da; eta Aloña Mendik, beste urtebetez, oso ondo erakutsi du zelai gainean balore hauek oso ondo landuak dituela talde guztietan.








Aipaturiko sari honek, taldeek zelai gainean erakusten duten kirolzaletasuna eta zuzentasuna saritzen ditu. Hau da, denboraldi guztian txartel gutxien ikusten dituen taldeak irabazten duela saria, alegia. Sari oso estimatua da, izan ere, talde guztiek lantzen dituzten balore batzuk errekonozitzen du: gazteen jarrera epailearekiko, aurkariarekiko, taldekideekiko...







Aloña Mendi taldean oso pozik daude izendapenekin izan ere "gauzak ondo egiten ari garen seinale" dela diote. Gainera aipatu beharra dago Infantilentzat lehen aldia den arren, Ohorezko Erregional mailako taldeak bigarren urtez jarraian irabazi duela garrantzi handiko sari hau.







Ostiralean ohiko batzarra

Bestalde aipatu, ostiral honetan (19:30) urteroko ohiko batzarra egingo duela futbol sailak elkarteko egoitzan. Iazko eta aurtengo balorazioak egin ondoren, urtean zehar talderik talde gehien nabarmendu diren jokalarien izenak ere jakitera emango dira. Amaitzeko sailak, urte bukaerako afaria egingo du Etxeberria jatetxean.

Infantil Txiki taldea

No hay comentarios:

Publicar un comentario