miércoles, 17 de julio de 2013

Iker Agirrebalzategi.

2013-07-17 11:11:08
GANBOKO TONTORREAN, GOIZEKO 2ETAN 29ºC JASAN BEHAR IZAN ZITUZTEN
OK MAGAZINEA
 "Tenperatura altuen eraginez, oso lasterketa gogorra izan da aurtengoa"
Aurtengo ehunmilen edizioa oso gogorra izan da. Tenperatura oso altuak bizi izan zituzten korrikalariek eta horri zirkuituaren zailtasuna eta ekaitz arriskua gehituz gero, azken urteetako Euskal Herriko ultra-trail konplexuena bilakatu zuen. 287 korrikalari izan ziren irteera puntuan eta horietatik 81 soilik izan ziren lasterketa amaitu ahal izan zutenak. Tartean Iker Agirrebalzategi Oñatiarra.

Iker aurtengo lasterketan

Oñati Irratian izan zen atzo

Aurtengo edizioan bi oñatiar izan ziren ostiral arratsaldean Beasaineko irteera puntuan; Iker Agirrebalzategi eta Alberto Larrea. Albertok ezin izan zuen lasterketa amaitu. Ultra-traila amaitu zuen Agirrebalzategik atzo Oñati Irratian azaldu zuenez, lehen 40 kilometrotan sentsazio kontrajarriak izan zituen, hala ere, gorputzari buelta eman eta 33 ordu pasatxoan amaitu zuen erronka gogorra. Azken urteen bizi izan duen lasterketarik gogorrena izan zela ere baieztatu zuen: "Tenperatura eta hezetasun handiak asko gogortu zuen proba. Adibide bezala esango dizuet Ganboko tontorrean goizeko 2etan 29ºC zeudela. Hori oso gogorra da,gorputzak likido asko galtzen baititu".

Hemendik aurrera atsedena hartuko du Ikerrek. Atzo eguerdian Oñati Irratian egindako elkarrizketa osoa, hemen entzungai: 

No hay comentarios:

Publicar un comentario