viernes, 26 de julio de 2013

Markel Irizar Donostiako klasikoan izango da bihar

OK MAGAZINEA
2013-07-26 11:49:41

GOIZEKO 11:00 ABIATUKO DA PROBA ALDERDI EDERRETIK
Frantziako Tourra amaitu berritan, atseden hartzeko denbora justuarekin, goi mailako beste lasterketa batean ikusiko dugu bihar Markel Irizar Oñatiarra. Radio Shack taldeko txirrindulariak Donostiako klasikoan parte hartuko du.

Bihar goizean hasita, Donostiako Klasikoaren 33. edizioa jokatuko da. Jazikibel eta Arkaleko gainak (birritan igoko dira) eta erabakiorrak izango dira 234 kilometro dituen ibilbidean.

Aurten ere Tourrean egon diren txirrindulariak izango dira faborito, sasoian helduko dira eta. Besteak beste, aurtengo edizioan ere txirrindulari handiak bilduko dira gure errepideetan barrena: Valverde, Quintana, Contador...

Lasterketako informazio guztia hemen.

Igoerak
Orioko gaina (3. Mailakoa) - 19. kilometroan
Garateko gaina (2. Mailakoa) - 29,4. kilometroan
Jaizkibeleko gaina (1. Mailakoa) - 156,2. kilometroan eta 196,2. kilometroan
Arkaleko gaina (2. Mailakoa) - 179. kilometroan eta 219. kilometroan

Markel aurtengo denboraldian. Argazkia: Radioshack
Palmaresa
1981 Marino Lejarreta (EUS)
1982 Marino Lejarreta (EUS)
1983 Claude Criquielion (BE)
1984 Niki Rüttimann (CH)
1985 Adrie van der Poel (NL)
1986 Iñaki Gaston (EUS)
1987 Marino Lejarreta (EUS)
1988 Gert-Jan Theunisse (NL)
1989 Gerhard Zadrobilek (AUT)
1990 Miguel Indurain (EUS)
1991 Gianni Bugno (IT)
1992 Raúl Alcalá (MEX)
1993 Claudio Chiappucci (IT)
1994 Armand de Las Cuevas (FR)
1995 Lance Armstrong (USA)
1996 Udo Bolts (DE)
1997 Davide Rebellin (IT)
1998 Francesco Casagrande (IT)
1999 Francesco Casagrande (IT)
2000 Erik Dekker (NL)
2001 Laurent Jalabert (FR)
2002 Laurent Jalabert (FR)
2003 Paolo Bettini (IT)
2004 Miguel Ángel Martín Perdiguero (ES)
2005 Constantino Zaballa (ES)
2006 Xavier Florencio (ES)
2007 Leonardo Bertagnolli (IT)
2008 Alejandro Valverde (ES)
2009 Carlos Barredo 
(ES)
2010 Luis León Sanchez (ES)
2011 Philippe Gilbert (BE)

No hay comentarios:

Publicar un comentario