martes, 6 de agosto de 2013

SUTEA KALE ZAHARREAN.

Sutea gauerdian, Kale zaharrean

Abu. 6, 2013, 2:10 p.m. Ubane Madera
Mugimendu handia izan da bart gauean Oñatiko Kale zaharrean. Izan ere, kale hartako 21. zenbakiaren lehen solairuaren logelan sutea izan zen. Suhiltzaileek emandako informazioaren arabera, 00:30ean jaso zuten abisua, etxeko bizilagunak berak deituta. 01:30erako sua emendatuta zuten, baina bertako bizilaguna konorterik gabe atera zuten etxetik.
Ospitalera eraman zuten hura, "keak eragindako arazoengatik, seguru aski", diote suhiltzaileek.
Gainontzekoari dagokionez, Kale zaharreko etxe bateko lehen solairuan piztu zen sua, logelan, esandako moduan. Koltxoia, izarak eta beste erre dira. Zorionez, suak berak ez du bestelako kalterik eragin, ez etxebizitzan bertan eta ezta inguruan ere. Bai, ordea, keak. "Baliteke etxe guztia margotu behar izatea", adierazi dute suhiltzaileek.
Ertzaintza ere bertan izan zela baieztatu digute lekukoek; poliziak, baina, ez du gertaeraren gaineko informaziorik.

No hay comentarios:

Publicar un comentario