domingo, 22 de septiembre de 2013

TXAKUR TXAPELKETA.

Jean Paul Irikin eta 'Xintxo' txapeldun, nazioarteko artzain txakurren txapelketan

Ira. 22, 2013, 6:15 p.m. Miren Arregi
21 urteren ondoren, Iparraldeko bikote batek irabazi du Oñatiko nazioarteko artzain txakurren txapelketa. 12 parte-hartzaile aritu dira gaurkoan, guztiak ere maila txukuna erakutsiz, baina irabazleak, Jean Paul Irikin eta Xintxo izan dira. Bigarrenarekiko aldea, baina, ez da horren nabarmena izan. Hain zuzen ere, Antonio Alustiza eta Bat, lau puntura gelditu dira. Alustizak, 2010, 2011 eta 2012ko txapelketak irabazi zituen. Orduko haietan, Ttiki txakurrarekin. Aurten, baina, ezin Ttikirekin etorri, abuztuan hil baita.
Jean Paul Irikin eta 'Xintxo' txapelarekin Santa Lutziako zelaian
Lehenengo ariketan alde nabarmenarekin zeuden lehenengo postuan Irikin etaXintxo. 14 puntu ateratzen zizkioten Alustiza eta haren txakur Bati. Bigarren ariketa, baina, ardiak eskortan sartzekoa, bikain egin dute Alustizak eta Batek eta lehenengoaren eta bigarrenaren aldea nabarmen gutxitzea lortu dute. Azkenean, 437 punturekin Iparraldeko Jean Paul Irikin eta Xintxo gelditu dira lehenengo. 433rekin, Antonio Alustiza eta Bat.
Jean Paul Irikin pozik agertu da, Iparraldeko bikote batek azkenengoz irabazi zuela 21 urte pasatu diren honetan. Txapela, besarkada batekin, Fermin Mihuriri eskaini gura izan dio. Hura da Iparraldeko artzain txakur txapelketen antolatzailea eta gaixo dago. Lehen baino lehen berriz ere bueltan egoteko animoak bialdu dizkio Irikinek Oñatitik.

No hay comentarios:

Publicar un comentario