miércoles, 18 de septiembre de 2013

Zapatuko merkaua,Santamariñan.....

Plaza aldamenean egiten den ehunkien azoka Santa Marina plazan egingo da datozen bi zapatutan.

2013/09/17
Barrakak iristen hasi dira eta merkadilloa egiten den gunea, urriaren 9ra arte hartuko dute.
  Ehunkien azoka merkatu plaza aldamenera ekarri zela lehen urteurrena laster beteko da, San Migel eta Errosarixo jaixak pasa berritan, hain zuzen ere. Urtebeteko tarte honetan dena den, pare bat aldiz ehunkien azoka Santa Marinara itzuli da, Korpus jaixetan eta garagardo ferixa egin zenean. Datozen bi zapatutan ere, arropa eta oinetakoen postuak Santa Marinan muntatzeko baimena eman du udalak, barrakak iritsi direla eta plaza ondoko gunea okupatuta izango baita.
  Barraka jabeek aipatu gunera gaurdanik jada sartzeko baimena dute. Batzuk San Juan kaletik sartuko dira plazara baina aparatu handienak dakartzaten kamioiak berriz, Txaketuaneko bidegurutzetik barrena. Udalak, ferialariekin maiatzean hitzartu zuen akordioaren arabera, urteko jai nagusi hauetan 7 barraka, 4 kaseta eta txurreria etorriko dira. Lekua baldin badago dena den, beste barraka jaberen bati bertaratzeko baimena eman dakioke oraindik.
  San Migel eta Errosarixo jai hauetan, barrakak, Oñatin 3 astez egoteko baimena dute: irailaren 17tik urriaren 9ra arte. Tarte honetan bi izango dira bidaia-prezioa merkeago eskaintzeko egunak, ebeikotza, irailaren 20a eta Errosarixo bixamonaren bixamona,  urriaren 8a. Egun horietan, bidaia txartela euro batean salduko da, beste egun guztietan, prezioa euro bat eta 80 zentimo izango da.
  Barrakak plaza aldamenean dauden bitartean, ferialarien bizilekuak, karabanak, Garagaltzan kokatu beharko dituzte.

Eta jaixak aipatu ditugunez, esan bestalde, jai egitaraua inprentatik jaso dela jada eta etxeetara banatzen hasi direla. Egitarauan, irailaren 20tik aurrera antolatu diren jai ekintzak biltzen dira. Banaketa, ostiralerako amaitzea aurre ikusten da.
Iturria: Oñati irratia

No hay comentarios:

Publicar un comentario