lunes, 2 de septiembre de 2013

ZUBIKOAKO ORDUTEGIA.

2013-09-02 11:15:52
EKAINAREN 14RA BITARTEAN LUZATUKO DA NEGUKO ORDUTEGIA
Neguko ordutegia martxan da Zubikoa kiroldegian
Uda sasoian eta bereziki Abuztuko hilabetean izan duen ordutegi berezia alde batera utzi eta irailean sartzearekin batera, ordutegi berria estreinatu zuen atzo Zubikoa kiroldegiak. Ohikoa den bezala, iraila iristearekin bat aldaketak nabarituko ditugu Oñatiko Zubikoa kiroldegian. Ikasturte berria, eskaintza berria...eta irekiera ordutegi berria. Atzo aldatu genuen hilabetez eta horrek eragina izango du aurrerantzean Zubikoako ordutegietan.

Aurrerantzean ekainera bitartean (jai egunak eta egun bereziak kontutan hartu gabe) ondorengo ordutegian zabalduko dira herriko kirol insatalazio garrantzitsuenak:

- Astelehenetik ostiralera, 07:30-21:30
- Larunbatetan, 09:00-13:30 eta 15:00-19:30
- Igande eta jaiegunetan, 09:00-13:30

Squasheko kantxak itxita

Bestalde, Squash kantxetako baten sabaiko zati bat erori zen Abuztu hasieran. Hori dela eta, kiroldegiko hiru kantxak ezin dira erabili momentu hauetan. Okerrik ezean, aste honetan hasiko dituzte sabaia konpontzeko lanak. Bukatu bitartean, itxita egongo dira hiru kantxak.



Zubikoa kiroldegiko sarrera nagusia.

No hay comentarios:

Publicar un comentario