miércoles, 23 de octubre de 2013

Andoni Ugarte

OK Magazinea
Futbola
2013-10-23 11:43:18
GAZTE MAILAKO TALDEEN ARTEKO TXAPELDUNEN LIGA PARTIKULARRA DA
UEFA Youth League txapelketa jokatzen ari da Andoni Ugarte oñatiarra
Hamar urte igaro dira Gipuzkoan, Txapeldunen ligako partidak ikusten zirenetik. Agian tokiko gaztetxoenak oroitu ere ez dira egingo orduko partida haietaz. Hala ere, zorionez, hamarkada baten ostean, aurtengoan ere Errealeko talde nagusiak Europako txapelketarik garrantzitsuenean bere lekutxoa hartu du. Bertan aritzen diren jokalariak, mundu mailako izarrak dira, baina UEFAK txapelketa hau zaintzeaz gain, etorkizuneko izarrak ere zaindu nahi dituela dirudi.

Horretarako aurten lehendabizikoz, UEFA Youth League izeneko txapelketa antolatu du. Nagusiek jokatzen duten formatu berberarekin jokatzen den txapelketa da, baina kasu honetan, gazte mailako taldeek parte hartzen dute. Errealak ere lehen edizio honetan badauka ordezkaritza; A mailako Jubenil taldea. Lehen taldearen egutegi berdinean jokatzen dute, beraz UEFA Youth Leagueko hirugarren jardunaldiari egingo dio aurre gaur, baina kasu honetan eguerdian. Jon Mikel Arrietaren mutilek Manchester United taldeari egingo dio bisita Salford City Stadiumean 14:00etan (bertako ordua) hasiko den neurketan.

Oñatiar bat Errealean

Talde honetan, Andoni Ugarte oñatiarrak jokatzen du. Orain arteko lehen bi partidetatik bakarrean (Alemanian) jokatu zuen, eta badirudi gaurkoan ere aukera asko izango dituela Ingalaterran jokatzeko. Txuri urdinak bere multozko liderrak dira lehen bi partidatan bi garaipen lortuta (3-2 Shakhtarren aurka eta 1-5 Leverkusenen). Manchesterrek hiru puntu ditu, Shakhtar Donets-ek bezala eta Bayer da multzoko kolista punturik gabe.

Lehen taldeak bezala, ligaxka osoa jokatu beharko dute eta lehen bi postuetan sailkatzen badira, kanporaketen fasera pasako dira. Kanporaketak eta finala partidu bakarrera jokatuko dira futbol zelai neutro batean.

Informazio gehiago, txapelketaren web orri ofizialean topa dezakezue.

0
Andoni Ugarte, Errealeko elastikoarekin

No hay comentarios:

Publicar un comentario