sábado, 12 de octubre de 2013

Arrikrutz-Aloña Mendik

Datorren zapatuan hasiko du denboraldi berria Arrikrutz-Aloña Mendik

Urr. 12, 2013, 4:49 p.m. Oihana Elorza
Gipuzkoako ziklo-kros txapelketa Oñatin jokatuko da abenduaren 22an. San Martinen izango da.
Euskal Herriko Medina de Pomarren (Burgos)hasiko du hirugarren denboraldia Oñatiko Arrikrutz-Aloña Mendi ziklo-kros taldeak. Datorren zapatuan, urriak 19, izango da lasterketa eta hantxe izango da talde oñatiarra. 
Osoko bilkuren aretoan egin dute taldearen aurkezpena

Euskal Herriko bakarra

Lehen proba euskal mugetatik kanpo egin arren, Euskal Herriko zirkuituetan lehiatuko da Arrikrutz-Aloña Mendi.
Zazpi kidek osatzen dute denboraldi berriko taldea: Beñat Ormaetxea, Ander Gartzia, Xabi Murgiondo eta Ekaitz Txintxurreta (kadete mailakoak), Iker Alberdi, Julen Umerez eta Xabi Aiastui (jubenil mailakoak). "Kadete mailako kideak dituen Euskal Herriko talde bakarra da; beste herrietan euren kasa lehiatzen dira maila horretako gaztetxoak", adierazi du Imanol Arkauzek zapatu eguerdian egin duten taldearen aurkezpenean.
Txirrindulari horiekin batera, Ruper Arkauz, Josu Alberdi, Iker Arkauz eta Julen Arkauz ibiliko dira zuzendari lanetan eta teknikari, berriz, Mikel Untzurruntzaga.

San Martinen

Zapatutik urtarrilaren 26ra bitartean izango dituzten lasterketen artean, Oñatin egingo dena da aipagarriena, Gipuzkoako txapelketa jokatuko baita Oñatin abenduaren 22an. "Lehen aldiz egingo da txapelketa hori Oñatin, eta San Martinen egingo da. Iaz Julen Umerezek bigarren egin zuen; ederra litzateke aurten etxeko batek irabaztea", adierazi du Ruper Arkauzek.
Oier Irizar zinegotziak ere denboraldi ona opa zien txirrindulari eta taldekide guztiei udalaren izenean.

No hay comentarios:

Publicar un comentario