jueves, 10 de octubre de 2013

ESKOLA KIROLA

OK Magazinea
Eskola kirola, denboraldi berria
Datorren zapatuan hasten da eskola kiroleko denboraldi berria.

Aurtengoa, niretzat desberdina izango da. Orain arteko koordinatzaile lanaz gain, aurrerantzean guraso moduan egoteko aukera ere izango dut. Alabak lehendabizikoz izena eman baitu eskola kirolean. Ikuspuntu berri bat izango dut ekintzen inguruan, aldatuko ote zait berarekiko nuen ikuspuntua?

Gure seme-alabek izena ematen dutenean, zer eskatzen diegu guraso moduan eskola kirolari? Ekintza eta ohitura osasuntsuak edukitzea, lagun berriak egiteko aukera ematea, kirol ezberdinak ezagutzea, ondo pasatzea…Hauek guztiak Oñatiko eskola kirolean bermatuta ditugula uste dut. Alde horretatik izena eman duten 500 ikasle inguruk eta beraien gurasoek ez dut uste kezka handirik izango dutenik, edo agian bai?

Nire ikuspuntu berri honen inguruan aldaketarik balego, jakinaraziko dizuet. Bitartean orain arte guraso izan zaretenon ideia, aholku, ahulguneak… gustura entzungo ditugu.

Ongi izan eta ikasturte berri on!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario