lunes, 14 de octubre de 2013

Gipuzkoako ziklo-kros txapelketa

Gipuzkoako ziklo-kros txapelketa Oñatin jokatuko da aurten

Urr. 12, 2013, 4:49 p.m. Oihana Elorza
Abenduaren 22an izango da, San Martinen. Zapatuan eman zuten horren berri, Arrikrutz-Aloña Mendi taldearen aurkezpenean. Oñatiko ziklo-kros taldeak datorren zapatuan hasiko du denboraldi berria.

      Arrikrutz-Aloña Mendi taldearen aurkezpena udaletxean egin zuten.
      Medina de Pomarren (Burgos) hasiko du hirugarren denboraldia Oñatiko Arrikrutz-Aloña Mendi ziklo-kros taldeak. Datorren zapatuan, urriak 19, izango da lasterketa eta hantxe izango da talde oñatiarra. 

      Euskal Herriko bakarra

      Lehen proba euskal mugetatik kanpo egin arren, Euskal Herriko zirkuituetan lehiatuko da Arrikrutz-Aloña Mendi.
      Zazpi kidek osatzen dute denboraldi berriko taldea: Beñat Ormaetxea, Ander Gartzia, Xabi Murgiondo eta Ekaitz Txintxurreta (kadete mailakoak), Iker Alberdi, Julen Umerez eta Xabi Aiastui (jubenil mailakoak). "Kadete mailako kideak dituen Euskal Herriko talde bakarra da; beste herrietan euren kasa lehiatzen dira maila horretako gaztetxoak", adierazi du Imanol Arkauzek zapatu eguerdian egin duten taldearen aurkezpenean.
      Txirrindulari horiekin batera, Ruper Arkauz, Josu Alberdi, Iker Arkauz eta Julen Arkauz ibiliko dira zuzendari lanetan eta teknikari, berriz, Mikel Untzurruntzaga.

      San Martinen

      Zapatutik urtarrilaren 26ra bitartean izango dituzten lasterketen artean, Oñatin egingo dena da aipagarriena, Gipuzkoako txapelketa jokatuko baita Oñatin abenduaren 22an. "Lehen aldiz egingo da txapelketa hori Oñatin, eta San Martinen egingo da. Iaz Jokin Umerezek bigarren egin zuen; ederra litzateke aurten etxeko batek irabaztea", adierazi du Ruper Arkauzek.
      Oier Irizar zinegotziak ere denboraldi ona opa zien txirrindulari eta taldekide guztiei udalaren izenean.

      No hay comentarios:

      Publicar un comentario