martes, 22 de octubre de 2013

IV. txistulari eguna

Bailarako txistuak Eskoriatzan zehar

Urr. 19, 2013, 3:14 p.m. Jagoba Domingo
Bailarako IV. txistulari eguna ospatzen ari dira Eskoriatzan eta gaurkoan 45 lagun inguru batu dira bertan gozatu eta txistua klasizismora lotuta egon beharrik ez duela aldarrikatzera. Horretarako, goizeko kalejiraz gain, eguerdian Eskoriatzako Plazan Pirritx eta Porrotxen 'Maite zaitut' edo pasa den San Pedro jaietan estreinaturiko 'Herri Taupadak' kantuak jo dituzte.
Gustura asko ibili direla aitortu digute txistulariak eta dagoeneko jende aurrean egin beharrekoak bukatuta, euren jaiari ekin diote. Eguerdiko saiorako, plazara jende dezente hurbildu da; ohiko zortziko eta kontrapasez gain, kantu modernoago edo garaikideagoak entzuteko. Besteak beste, Jon Pagaldai eskoriatzarrak sorturiko Herri taupadak ikuskizuneko zati bat interpretatu dute, txistua sintetizadore zein batukadarekin uztartu daitekeela argitzeko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario