lunes, 28 de octubre de 2013

Lope de Agirre

'Lope 500' hamabostaldiaren bukaera borobila

Urr. 27, 2013, 1:01 p.m. Aitziber Aranburuzabala
Lope de Agirreren bizitzako hainbat pasarte irudikatu zituzten atzo, zapatuan, ARTasoko elkarteak bultzatu eta askotariko herritarrek egindako kale antzerki ibiltarian.
Lope Agirreren gaineko antzezlana egin zuten.
Prozesioa bailitzan jarraitu zuten askotariko ikusleek ikuskizuna, Lope de Agirre kalean hasi, Santa Marina plaza parean jarraitu eta Antixena, gaztetxeko, lorategian bukatuz: "Era irreberente batetan, Lopereren irudia kalera ateratzea zen antzerkiaren helburua. San Migelek moduan, hegoak jarri genizkion Loperen irudiari eta baita deabruaren hankak ere, eta herrian ikurra den prozesioa egin genuen Antixenaraino; han gero Loperen irudi hori erre egin genuen, herriko dantzarien ezpata dantzaren ondoren. Aurretik baina, Ameriketara joatearen zergatik joan zen eta han egin zituen hainbat ekintzen berri eman genuen eta baita Elvira, haren alabaren historia kontatu ere" azaldu du Kepa Elortzak, ARTasoko kideak.

Irrati-zaleak ere Lope de Agirreri buruz

Pedro Txintxurreta irrati-zale oñatiarrak, gertuko lagunekin batera, udaletxeko arkupeetan irrati-estazioa prestatu zuen atzo, zapatua, Loperi buruzko konexioak egiteko asmoaz. 10.30ean aireratu ziren eta 300 konexio inguru egin zituzten, Estatuko probintzia guztietatik eta baita, besteak beste, Italiako, Holandako eta Frantziako zaleekin ere. Urriaren 15etik urriaren 27ra bitarterako eskatutako baimenarekin, ia 1000 konexio egitea lortu du.
23 urtetako irrati zaletasuna du Txintxurretak. Denbora pasa dela dio, gaineratuz, konexioen helburua ez dela hari bietako muturretan daudenek berriketa luzeak egitea, bata bestearen berri izan eta konexio horiek guztiak dokumentu batean jasotzea baizik.

Hamabostaldi arrakastatsua

Gustura dira antolatzaileak, Lope 500 hamabostaldiak izan duen  erantzunarekin. "Lopek jakin-mina sortu du herrian eta hori zen gure nahia, datuak mahai-gainean jarri ditugu bakoitzak bere irakurketa egin asmotan. Teoria asko entzun ditugu, horien artean berrienak direlako, Jesus Egigurenenak azpimarratuko nituzke" dio ARTasoko Elortzak.

Kultura etxeko erakusketaren azken eguna gaur, domeka

Lope de Agirre pertsonaiak badituela milaka aurpegi erakutsi dute Oñatiko kultura etxean hainbat artisten askotariko artelanekin osatutako bilduman. Gaur, domeka, da erakusketa bisitatzeko azkeneko eguna, 18:00etatik 20:00etara.

No hay comentarios:

Publicar un comentario