miércoles, 2 de octubre de 2013

PLATER TIRO TXAPELKETA ETA BOLAJOKUAN.

TIRO TXAPELKETA ETA BOLAJOKUAN.
Besteak
2013-10-02 14:09:56
BOLAJOKUAN MIKEL ARENAZAK IRABAZI DU AURTENGO HERRI MAILAKO TXAPELKETA
Esteban Abaunz irabazle herri mailako plater tiraketan
San Migel jaiak direla eta beste urtebetez, herri mailako plater tiraketa txapelketa jokatu zen igande goizean, Txopekuako tiro zelaian. Aurtengoan Esteban Abaunz izan da Mikel Deunaren plater tiraketako irabazlea.

Lehenengo tiraldian lau tiralari berdinduta geratu ziren 15 platerretik 14 plater jota. Jose Miguel Uribetxeberria, Aritz Garcia, Javier Vera eta Esteban Abaunz. Berdinketa hausteko jokuan, Abaunz nagusitu zen, berriz ere 14 plater jota. Uribetxeberriak eta Verak 13 jo zituzten eta Aritz Garciak 11. Guztira, 62 lagunek parte hartu zuten aurtengo edizioan.

Bolajokuan Arenaza garaile

Bestalde irailaren 22an jokatu zen urteroko herri mailako bolo txapelketa San Martineko zuhaiztian. Mikel Arenaza izan da aurtengo irabazlea, guztira sei birlo botata. Aitor Otxoak eta Zigor Plazaolak osatu zuten podiuma, 5na birlo bota eta beraien artean berdinketa haustekoa jokatu ondoren. Guztira 75 lagunek parte hartu zuten, eta 42-entzako sariak eman zituen Kurtze Baltz elkarteak.
0 iritziak
Abaunz ezkerrean eta Arenaza eskuinean, irabazitako sariekin.

No hay comentarios:

Publicar un comentario