viernes, 4 de octubre de 2013

Ruper Ordorika

Kalean da Ruper Ordorikaren disko berria

Urr. 4, 2013, 1:21 p.m. Iure Eizagirre
Gaur goizean aurkeztu du Ruper Ordorika bakarlari oñatiarrak bere azken diskoa Bilboko Elkar dendan. Euskal taldeen zenbait bertsiorekin osatu du lan berria eta dagoeneko entzun daiteke Interneten.
Ruper Ordorika bere disko berriarekin, gaur goizeko aurkezpenean.
Euskal talde ezagunen abestiak hartu eta haien bertsioak grabatu ditu azken diskoan Ruper Ordorikak. Talde aukeraketa zabala egin du: Hertzainak, Itoiz, Kortatu, Koska, Txomin Artola, Errobi, Oskorri, Xabier Lete, Delirium Tremens, Jean Mixel Bedaxagar, Balerdi Balerdi eta Mikel Laboa. Azukre koxkorrak jarri dio izena hamabi abestiz osatutako diskoari eta jada entzungai dago Interneten.

No hay comentarios:

Publicar un comentario