jueves, 28 de noviembre de 2013

Gizonezko bat hil da


Gizonezko bat hil da Oñatin, traktorearekin istripua izanda

Segurtasun Sailak emandako informazioaren arabera, atzo arratsaldean, 16:00ak baino apur bat lehenago gertatu zen ezbeharra, Olabarrieta auzoan, Arizmuño (Amiño) baserrira bidean. Auzo-bide batean, aurrez aurre geratu ziren kamioi eta traktore bana, eta maniobra egiten hasitakoan irauli egin zen traktorea. Momentuan hil zen bertan zioan gizonezkoa. L.U. inizialdun 56 urteko gizonezko oñatiarra da, Olabarrietako Bernalena baserrikoa. Bihar, egubakoitza, 19:00etan, egingo dute haren aldeko hileta elizkizuna, San Migel parrokian.

No hay comentarios:

Publicar un comentario