sábado, 7 de diciembre de 2013

Espainiako bandera

Espainiako bandera txiki-txikia jarri dute Oñatiko udaletxeko fatxadan

Abe. 7, 2013, 8:47 p.m. Julen Iriondo

Legez zegoen behartuta Oñatiko Udala udaletxean Espainiako bandera jartzera eta, horretarako emandako epea agortuta, jarri dute; hori bai, ia kaletik ez ikusteko moduko tamainakoa da udaletxe aurrealdearen goieneko balkoian jarri duten bandera.
2011ko abuztuan Espainiako Gobernuaren Ordezkaritzatik jasotako errekerimendu baten ostean, helegiteen bitartez bide administratiboa agortuta, 2013ko uztailaren 3an Euskadiko Auzitegi Nagusiko Auzi Aretoak sententzia irmo bitartez udal eraikinean Espainiako bandera jarri beharra ebatzi zuen. Irailaren bukaeran bi hilabeteko epea eman zuten Espainiako bandera udaletxeko fatxadan eta osoko bilkuren aretoan jartzeko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario