domingo, 22 de diciembre de 2013

Futbol saileko gabonetako saskia

Futbola
2013-12-22 19:07:54
BESTE BI SARIAK ITSASKI JANA ETA AFARIA ZELAI ZABALEN DIRA
8.884 zenbakiarentzat izango da futbol saileko gabonetako saskia
Loteriaren eguna aprobetxatu du Aloña Mendiko futbol sailak urtero gabonetan egiten duen zozketa berezia egiteko. Gazte mailako taldeak Azkoagainen jokatu duen partida aprobetxatu da horretarako eta dagoeneko kalean dira zenbaki sarituak. Guztira hiru sari banatuko ditu eta hauek dira zenbaki sarituak:

1. Saria

GABONETAKO SASKIA: 8.884 zenbakia (6.495 ordezkoa)

2. Saria

ITSASKI JANA: 6.149 zenbakia (0.674 ordezkoa)

3. Saria

AFARIA ZELAI ZABAL JATETXEAN: 2.507 zenbakia (4.618 ordezkoa)

Futbol sailetik adierazi digutenez, urtarrilaren 6a baino lehen zenbaki sarituen jabeak agertuko ez balira, ordezko zenbakiak izango lirateke baliozkoak.

Iazko gabonetako saskiaren irudi bat.

No hay comentarios:

Publicar un comentario