jueves, 26 de diciembre de 2013

Gabon kantuan

Arantzazuko auzotarrak ere Gabon kantuan ibili ziren

Monika Belastegi 2013-12-26 13:45   GABONAK
Urtero bezala, hilaren 24an, arratsaldean, kantuan atera ziren Arantzazuko auzotarrak. Gutxienez azken 30 urteetan atera izan dira, eta Olentzeroren laguntzarekin auzoko goiko aldeko tabernetan ibili ziren bertan ziren guztien egonaldia atseginago egiten. Pello Zabala akordeoiarekin eta Joseba Etxeberria –hori ere frantziskotarra– gidari lanetan, Gabon kantu ugari abestu zituzten. 50 bat pertsona batu ziren.

No hay comentarios:

Publicar un comentario