martes, 3 de diciembre de 2013

MARKEL IRIZAR ETA JAGOBA ARASATE

Markel Irizar eta Jagoba Arrasatek hitzaldia emango dute gaur Bergaran
Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzen ari gara gaur. Debagoieneko Euskara elkarteek eta Arrasateko euskalgintzakoek Euskarak 365 egun kanpaina jarri dute martxan. Ekimen honen baitan, hainbat hitzordu egingo dira inguruko herri guztietan, eta horietako bat kirolari lotutakoa izango da.

Bergaran, Kirola Euskaraz izeneko ekitaldia antolatu da esaterako. Hitzaldian euskal kirolari ezagun batzuen babesa izango dute. Besteak beste, Markel Irizar Oñatiarra eta Jagoba Arrasate izango dira gaur arratsaldeko ekitaldean. Trek taldeko txirrindulariarekin eta Realeko futbol entrenatzailearekin batera, UDAko kirol zuzendari Igor Arenazak ere hartuko du parte. Hitzordua arratsaldeko 19:30 hasiko da Agorrosinen.
Markel Irizar oñatiarra hitzaldeko partaide izango da. Argazkia: http://portal.bikeworld.p

No hay comentarios:

Publicar un comentario