viernes, 6 de diciembre de 2013

Movember Oñati

Movember Oñati taldearen mezua

Abe. 6, 2013, gauerdia Oihana Elorza
Aratz Losada, Jon Lopez eta Jorge Vazquez oñatiarrak dira argazki nagusian ageri diren hiru gazte horiek. Eguneroko look-aren kontrara, bibotea utzi dute eta ez dute kendu azaro osoan. Movember ekimenarekin bat egin dutelako egin dute hori, Movember Oñati taldea sortu dutelako.
Lopez, Vazquez eta Losada, bibotearekin.
Prostatako minbiziaren aurkako mundu mailako ekimena da Movember, azaroan egiten dena, eta bere ikurra da gizonak bibotearekin egotea. Ordiziako errugbi jokalariak ere agertu dira prentsan bibotearekin, eta Donostian bizikleta martxa egin zuten itxura horrekin hainbat mutilek.
Galdera asko 
Duela 10 bat urte sortu zen ekimena da, baina oraindik ez da hain ezaguna. Hiru oñatiar hauei, behintzat, askok galdetu diete ea zergatik utzi duten bibotea, eta, horren harira, baita Movember ekimena zer den ere. "Elkarri WhatsApp mezuak bidaliz jarraitu dugu bakoitzak nola bizi izan duen bibotearen esperientzia hau, eta hirurok komentatu dugu gauza bera, jende askorendako ezezaguna dela ekimena. Baina pozik gaude, guk horren berri eman gura genuelako eta lortu dugulako azaltzea ekimen honen helburua zein den. Azken batean, kontzientziazio kanpaina bat da eta hori zabaltzea zen asmoa", dio Aratz Losadak. Mezuarekin bat zetorren brotxe bana egiteko ere eskatu zioten Lide Osinaga artista oñatiarrari. Hark hitza hartu eta brotxea jantzita ibili ziren hiru mutilak azaroko azken egunean. Ekarpen ekonomikoa ere egin diote ekimenari, dirua gaitzaren ikerketan erabiltzeko.
Hiru elkartu dira aurten, baina datorren urtean gehiago izatea gura dute. "Asmoa da herri mailako eta baita Debagoien mailako ekimenen bat antolatzea", aurreratu du Losadak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario